XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

KOSME: Horixe!

Zer gauza azkarragorik hori baino, berarekin bukatzeko?

BENITA: Kaka zaharra!

Ondoren sendagileak berehala igarriko ziok eta espetxera biok...

KOSME: Egia dion...

Beste zerbait pentsa beharko dinat...

BENITA: Eskerrak nik zerbait pentsatzen dudan, edo bestela...

KOSME: Makilkada bat buruan!

Makilkada bat erdi-erdian!

Hori izango dun egokiena!

BENITA: Eta zer esango diok ondoren sendagileari?

Izugarrizko koskorrekoa hartu duela konturatzean, zer esan?

KOSME: Besterik ez bada, erori egin dela buruz aurrera.

Zerbait jo duela erortzean...

BENITA: Ez zegok horrela egiterik eta hago isilik mesedez.

Begira nolatan joka behar dugun.

Entzun zaidak ondo...

KOSME: Guztia, belarri bihurtua naun...

BENITA: Nagusiak txakurra akabatzeko ibili zuen pozoina, bazekiak non gorderik den eta bera emango zioagu On Lukaxi...

Orain etxeratzean, gustatzen zaiok kafetxo bat hartzea.

Joango nauk ni beraren logelara kafea eskainaz, aurrez jakina, kafea pozoindu ondoren...

Nirekin batera, sartzen haiz hi logelan eta zapla! ateratzen diok arma hori...

Gero, galderak eta galderak, beraren ondasunen berri jakiteko eta ondoren, txekea sinatu dezala kafea hartu aurrez...

KOSME: Eta azkenik, kafea eta kitto!

Errezegia dela iruditzen zaidan hik asmatutakoa.

Bada ez bada ere, nire arma hau prest izango dinat.

BENITA: Tirorik ez behintzat Kosme, edo bestela galduak gaituk!

KOSME: Makilkada bat orduan, zerbait gaizki irtetzen badu.